Kargatzen...
Itxi

Zeu Zara EiTB

Etorri Zeu Zara EiTB Vitoria-Gasteiz ekitaldira

EITB

Leer en Castellano

Jaialdia Estibaliz Ruiz de Azua eta Ismael Diaz de Mendibil kazetariek gidatuko dute, eta Travellin' Brothers taldeak eta Asier Hormaza aktoreak parte hartuko dute.

Zeu Zara EiTB sariak

EiTBren eskutik, Vitoria-Gasteiz eta, oro har, Araba osoa protagonista hartuko dituen Zeu Zara EiTB sari banaketa egingo da datorren asteazkenean, urriak 26.

Euskal herri nabarmenetan ekarpena egin duten pertsona, elkarte eta asmoak saritzea da Zeu Zara EiTB kanpainaren helburua. Bigarren edizio honetan, komunikazio eta informazio kanpaina burutu du EiTBk Gasteizen eta egitasmoari amaiera emateko, sari banaketa egingo du.

Ekitaldia Europa Erakusketa eta Biltzar Jauregian 19:30ean izango da eta Estibaliz Ruiz de Azua eta Ismael Diaz de Mendibil EiTBko kazetariek aurkeztuko dute. Bertan, Asier Hormaza aktoreak eta Travellin' Brothers blues taldeak parte hartuko dute.

Sarrera doan da eta gonbidapenak webgunearen bidez lor daitezke. Lortu gonbidapena