Zuzenean
Herritarren elkartasunari esker, dirutza bildu da haur minbiziaren kontrako borrokan laguntzeko: 904.131 euro! Baina diru-bilketa ez da bukatu, eta dohaintzak egiteko bideak ostiralera arte mantenduko dira zabalik.
Eskerrik asko!
00:25 - Haurra zela minbizia izan zuen Markel Andonegik, eta orduko oroitzapenen berri eman du 'Gure Kasa' saioan.
#EiTBMaratoia telefonoak sutan!!!!! Segi deika ta eskerrik askoooooo!!!! pic.twitter.com/2Cg7p9EWHG
— Xabier Madariaga Idirin (@XMadariagaI) December 10, 2019
00:19 - Gora eta gora doa zenbakia. 904.131 eurora iritsi gara!
00:12 - 847.931 eurora iritsi gara, gauerdian. Zuen elkartasuna izugarria izaten ari da!
00:10 - Minbizidun haurrek, haien familiek eta Aspanogik eskerrak eman dizkiete Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguezi, hau da, Pirritx, Porrotx eta Marimototsi, emandako laguntzagatik.
23:59 - Gaizka Toquerok Txapeldunen Ligako elastiko bat eman dio EITB Maratoiaren enkanteari. Opari handi haur minbiziaren kontrako borrokari laguntzeko. Laster, enkantean izango duzue!
23:29 - Oso martxa onean doa diru bilketa, gaueko ordu hauetan. 788.882 eurora iritsi gara dagoeneko!! Aupa zuek!!
23:15 - Maialen Perezek minbizia izan zuen umetan. Orduan jasotako maitasuna eskertzeko sorpresa eman die amari, aitari eta ahizpari, 'Gure Kasa' saioko platoan.
23:13 - Urko Antonek bihotza ireki du 'Ur Handitan' saioan. Ilerik gabe gelditzea gogorra izan dela eta ikastolara ilearekin itzuli nahi duela esan du.
23:00 - Ez da lan erraza Nagore Garcia de Andoin pediatra onkologikoarena, baina gogoko du ume horiei laguntzea. Unerik gogorrenetakoa familia eta gaixoari berari zer duen azaldu behar dienean bizitzen du. Nola azaltzen diote medikuek ume bati minbizia duela?
22:50 - Juanan Anton Urkoren aita da. Minbiziari aurre egiteko tratamenduaren baitan aldamenean duen babes handia ere bada.
22:45 - Zuzeneko saio berezia eskaintzen ari dira Telleria anaia eta Zuriñe, EiTB Maratoia dela eta. Minbizia duten haurren gurasoak eta elkarteetako ordezkariak izango dituzte 'Gure Kasa' saioan. Zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.
22:34 - Milioi erditik gora dagoeneko! 511.933 eurora iritsi gara. Eskerrik asko!!
21:45 - Eider Mujika minbizia duen Urko Antonen ama da. Ospitaleko egunak gogorrak izan zirenez, etxean egotea asko eskertzen dutela aitortu dio.
21:32 - EiTB Maratoia haiengatik egiten dugu: minbizia duten haurrengatik. Haiek dira protagonistak. Aupa zuek!
21:25 - Aurrera egiten jarraitzen dugu! Milioi erditik gertu gaude: 445.022!
21:00 - Itzela izaten ari da ematen ari zareten erantzuna. Zuen ekarpenak jasotzen ari gara. Besteren artean, 'Lau Teilatu' abestiaren bertsioak. Dagoeneko 1.300 jaso ditugu!
20:55 - Egun osoan etengabe ari gara telefono deiak jasotzen. Dakizuenez, 902 54 25 25 zenbakia da telefono bidez dohaintza egiteko modua. Aurten, errekorrak hausten!
20:48 - Xabier Madariagak gidatzen duen 'Ur Handitan' saioak ere EiTB Maratoiarekin bat egingo du gaur. Haur minbiziari buruzkoa izango da. 21:00etan hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en.
20:30 - Euskal herritarron elkartasunari esker, EiTB Maratoiaren zakuak gizentzen jarraitzen du. 414.987 eurora iritsi gara dagoeneko! ¿
#EiTBMaratoia markak hausten. Call centerrerik zuzenean kontatzen @GanbaraEiTB rako pic.twitter.com/GwnGK8kA8R
— Liher Puente (@liherpc) December 10, 2019
19:34 - Orain arte jaso ditugun 'Lau Teilatu'ren bertsioak ikusi nahi? Guztiak ari gara ematen ETB4n eta eitb.eus-en. Topatu zurea!
19:21 - 'Lau Teilatu'ren zure bertsiorik onena bidali diguzu jadanik? Bada, BBK Fundazioak 10 euro emango ditu igo den bertsio bakoitzeko!
19:06 - Manu Lezertua Arartekoak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak ere EiTB Maratoiarekin bat egin dute, eta zuen deiak jasotzen ari dira.
19:00 - 300.000 euroko langa igaro dugu jadanik: 330.923! Eskerrik asko guztioi!
18:41 - Errekorrak hausten jarraitzen dugu. Zifra berria daukagu: 291.357!
18:25 - Ziur Andoni Aizpuru telefonoaren beste aldean topatu duzuenok, haurren minbiziaren borrokan zuen alea jartzeaz gain, eguraldiagatik ere galdetu diozuela.
18:10 - Momentu honetan, 266.037 euro lortu ditugu haurren minbiziaren inguruko ikerketa laguntzeko. Eskerrik asko zuen elkartasunagatik!
17:46 - Zuen elkartasunari esker, zenbakia oso martxa onean egiten ari da gora. 235.157ra iritsi gara! Eskerrik asko guztioi!
16:39 - 192.195 eurora iritsi gara! Zuei guztioi esker, haur minbiziaren ikerketari lagunduko diogu. #EiTBMaratoia
16:11 - Dagoeneko 175.235 euro bildu ditu EiTB Maratoiak, haur minbiziaren ikerketara bideratzeko. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
15:02 - EiTB Maratoiak 137.405 euro ditu bilduta, dagoeneko, haurren minbiziaren ikerketari laguntzeko... Eskerrik asko!
14:52 - Nola egin gure ekarpen solidarioa, EiTB Maratoian? Ikusi:
14:29 - Aurten, EiTB Maratoiak marka guztiak hautsi nahi ditu! Ikusi bideo hau!
14:02 - 114.250 euro! Hori darama bilduta, oraingoz, EiTB Maratoiak!
13:38 - ETB4n eta eitb.eus-en egunotan jasotako 'Lau Teilatu'ren hainbat bertsio ari gara ematen. Gozatu!
13:19 - 100.494 euro ditu bilduta jada EiTB Maratoiak... eta hori dena zuei esker da!!
13:11 - EiTB Maratoirako zure ekarpen solidarioa egiteko deitzekotan, baliteke Joxe Mari Agirretxe Porrotxek zure deiari erantzutea!
12:50 - EiTB Maratoiaren kontagailuak gertu du sei zifrako zenbaki bat! Dagoeneko, 94.149 euro eman dituzue! Eskerrik asko!!
12:32 - La Caixako boluntarioak, lanerako prest EiTB Maratoiaren dei-gunean!
12:24 - Prest dugu EiTB Maratoiaren argazki-galeria, hemen da... Egunean zehar, eguneratuko dugu etengabe!
12:17 - Kontagailuak dio baditugula bilduta... 78.624 euro. Eskerrik asko!
11:43 - Albiste onak, berriro ere, dei-gunetik: oraindik ez gara iritsi eguerdira... eta 60.144 euro daramatza EiTB Maratoiak! Eskerrik asko!
11:24 - Mikel Larunbe eta Andoni Aretxabaleta ondo baino hobeto moldatzen dira frontoian, baina... zer moduz EiTB Maratoiaren telefonoarekin? Eskerrik asko, bikote!
11:10 - Une honetan dugun diru-bilketaren kopurua da... 56.574 euro! Eskerrik asko!
10:56 - EiTB Maratoia marka ari da egiten, hogeigarren urte honetan... Telefonoa jo eta jo dugu! Elkartasun-egun handia da.
10:41 - Dei-gunetik esan digutenez, diru-bilketaren panelean, une honetan, agertzen den zifra da... 51.320 euro!! Eskerrik asko!!
10:28 - Lau teilatu gainean, Ilargia erdian, eta zuuuuuuu goruntz begira...
10:09 - Diru-bilketaren datua eguneratuta dugu... 45.110 euro, dagoeneko! Eta goizeko hamarrak dira oraindik!! ESKERRIK ASKO!!
09:57 - Beste modu bat ere badago: Bizum - dohaintza solidarioa (33478) erabiliz. ESKERRIK ASKO!!
09:56 - Beste aukera bat: banku-transferentzia bitartez egitea! Kontu hauetako batean: CaixaBank: ES79 2100 8686 8702 0003 7282; Kutxabank: ES73 2095 0611 0091 0951 3824.
09:55 - Telefonoz nahiago duzu egin? Bada, apuntatu zenbakia: 902 542 525. Agian, pertsona ezagunen batek hartuko dizu deia!
09:54 - Errepasatuko dugu nola egin gure ekarpen solidarioa... Aukeretako bat da online egitea, eitb.eus gure web orriaren bidez, Caixabank-en plataforman. Egin klik hemen!
09:39 - Honela hasi da EiTB Maratoia, 09:00ak aldera! Ikusi bideoa hemen!
09:32 - Honela zegoen gure call center-a, jendeak ekarpen solidarioak egiteko deiak jasotzen hasi aurretik!
09:20 - Egunaren amaieran, ETB1eko 'Ur Handitan' saioa berezia izango da, EiTB Maratoiarekin lotuta. Beti bezala, eitb.eus-en ere izango da ikusgai!
09:12 - Nola egin gure dohaintza solidarioa? Egin ahal dugu ekarpena online, telefonoz (902 542 525), banku-transferentzia bitartez, eta Bizumen bidez. Informazioa, hemen!
08:50 - Toki guztietara iritsi ahal izateko, abesti bat izan du lagun kanpaina honek: 'Lau Teilatu'. EiTB Maratoiarekin bat egin duten 1.000 bertsio solidario baino gehiago jaso ditugu!!
08:41 - Eguna hasteko, zifra bat: 29.408 euro. Kopuru hori bildu ahal izan dugu jada, dohaintza solidarioak egiteko aukera abiatu genuenetik. Eskerrik asko!!
08:32 - EiTB Maratoiaren egun solidario handia hasi da!! Gaur amaituko da Euskal Herriko leku guztietara iritsi den kanpaina! Egun osoa emango dugu call center-ean, diru-bilketaren datuari adi, eta ilusio handiz, jendearen elkartasunarekin! Gogoratu hemen nola egin zure dohaintza solidarioa!