Kargatzen...
Itxi

20:00etan

Nøgenen 30/30/30 kontzertua, gaur, irratian eta streamingez

Gaztea

Leer en Castellano

Osasun egoera dela eta ezarritako edukiera neurriak kontuan hartuta, publikorik gabe egingo da kontzertua.

Nøgen taldeak estreinatuko du Gaztearen 30. urteurrena ospatzeko antolatutako kontzertu-esperientzia sorta berezia, baina azken orduko aldaketa batzuk egin behar izan ditugu, osasun egoera larriaren eraginez. Hitzordua gaur izango da, urriaren 30ean, Gipuzkoako txokoren batean, 20:00etan.

Hasiera batean, 30 gonbidapen zozkatu genituen, 30 pertsonari zuzenekoaz gozatzeko aukera emateko. Orain, ordea, egoerak hala behartuta, emanaldian ez da publikorik egongo. Horrenbestez, irratian edo streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)