Kargatzen...
Itxi

Durangoko Azoka

Kontzertu egitarau zabala Ahotsenean, abenduaren 5etik 8ra

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Zuzeneko emanaldiak goizeko 11:00etan hasi eta 20:30ean amaituko dira.

Ahotsenea

Durangoko Azokako Ahotsenea guneak zuzeneko ugari hartuko ditu abenduaren 5etik 8ra, 11:00etatik 20:30era.

Lehenengo egunean, Andoni Egaña eta Xabier Zabala batu dituen Enkarguz proiektua aurkeztuko dute. Horrez gain, Oreka Ahula rock-hirukotea, Xatiro, Willis Drummond eta Sharone Stoner oñatiarrak izango dira taula gainean.

Ostiralean, berriz, Zea Mays eta La Basu arituko dira zuzenean jotzen, besteak beste. Larunbatean, abenduren 7an, ez da proposamenik faltako: HABI, Keu Agirretxea, Skakeitan eta beste zenbait euskal taldek girotuko dute Ahotseneako agertokia.

Azken egunean, Revolta Permanent taldeak disko berria taularatuko du. Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace bandak, bere aldetik, Ezpata Dantza lana aurkeztuko du.