Gasteizen, ekainean
Kvelertak eta Lee Bains III and The Glory Fires, Azkena Rock jaialdian
L.Z. | eitb.eus
Ekainaren 19an eta 20an Mendizabalan (Gasteiz) arituko diren beste bi talderen izenak zabaldu dituzte gaur bertan antolatzaileek.
Azkena Rock Festibal jaialdiak beste bi talderen emanaldiak iragarri ditu gaur. Kvelertak talde norvegiarra eta Le Bains III & The Glory Fires ere Gasteizen arituko direla baieztatu dute.
Stavangerren jaio zen Kvelertak, metal gotikoak indar handia duen inguru batean, baina zaila da taldea musika-genero jakin batean sailkatzea, black metala, rock-and-rolla eta hardcorea uztartzen baititu. Horrek guztiak egiten du hain berezi.
2010ean egin zuen debuta, eta hiru urte geroago argitaratu zuten Meir diskoa. Abesti guztiak norvegieraz kantatzen dituzte.
Gaur-gaurkoz, AEBtik Metallicarekin eta Gojirarekin egindako bira bukatuta, hirugarren diskoa prestatzen ari dira.
Bestalde, Lee Bains III & The Glory Fires taldeak Alabamako benetako rock-and-rolla egiten duela esaten du bere musika definitzeko.
Txikitatik ezagutzen du musikaren mundua Lee Bains taldeko abeslariak, eta laukote gisa bi disko kaleratu dituzte: There Is a Bomb in Gilead (2012) eta Dereconstructed (2014).
AZKENA ROCK 2015
Ekainaren 19an eta 20an, Gasteizen
ZZTOP
TELEVISION performing Marquee Moon
L7
RED FANG
BLACK MOUNTAIN
KVELERTAK
EAGLES OF DEATH METAL
JD MCPHERSON
REIGNING SOUND
THE DUBROVNIKS
OFF!
THE WHITE BUFFALO
CHUCK RAGAN & THE CAMARADERIE
LEE BAINS III & THE GLORY FIRES
POWERSOLO
SVEN HAMMOND
HIGHLIGHTS
Sarrerak
Otsailaren 25ean bukatuko da bi eguneko bonu berezia 72 euroan eskuratzeko aukera. Hortik aurrera, 79 euroan egongo da salgai.