Kargatzen...
Itxi

16. edizioa

35.000 pertsona baino gehiago izan dira Azkena Rock jaialdian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

The Beast Of Bourbon talde australiarra hamazazpigarren edizioan izango da Gasteizen. 2018ko ekainaren 22 eta 23an hartuko du Mendizabalak Azkena Rock jaialdia.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Guztira 35.800 pertsona izan dira asteburu honetan Gasteizen ospatu den Azkena Rock jaialdiaren hamaseigarren edizioan. Larunbatean, bigarren eta azken egunean, 17.100 lagun hurbildu ziren Mendizabalan.

Antolatzaileek gogora ekarri dutenez, 30 talde inguru aritu dira ostiral eta larunbat honetan. John Fogerty, Cheap Trick eta The Hellacopters izan ziren lehen eguneko izarrak. Bigarren egunean, aldiz, Chris Isaak, Union Caribe Productions edota The Cult igo ziren Arabako hiriburuko oholtzara.

Ostiral gauean, 2018ko edizioan joko duen lehen izena eman zuten: The Beast Of Bourbon talde australiarra. Europan emango duen kontzertu bakarra izango da hori. Gasteizek ekainaren 22 eta 23an hartuko du Azkena Rock jaialdiaren hamazazpigarren edizioa.

Albisteak (2)

Bideoak (2)