Kargatzen...
Itxi

Iragarpenak

Azkena Rock jaialdiak Trashville agertokiko zuzenekoak iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, The 5,6,7,8,'s, Reverend Beat-Man feat. Sister Nicole Izobel Garcia, Dex Romweber Duo, Wolf Wolf, Dead Elvis & His One Man Grave egongo dira Trashvillen.

Azkena Rock 2018

Ekainean Gasteizen egingo duten Azkena Rock Festival jaialdia badabil pixkanaka egitaraua osatzen. Azken orduetan, adibidez, rock n'roll eta punk-rock musika gordinenaren lekuko izan ohi den Trashville agertokiko kontzertuak iragarri dituzte antolatzaileek.

Hain zuzen ere, hauxek dira aipatu oholtzan arituko diren musikariak: The 5,6,7,8,'s, Reverend Beat-Man feat. Sister Nicole Izobel Garcia, Dex Romweber Duo, Wolf Wolf, Dead Elvis & His One Man Grave, Hugo Race & Michelangelo Russo, The Sensational Second Cousins eta Hombre Lobo Internacional.

Gainera, ekainaren 22an eta 23an beste hainbat talde ere igoko dira taula gainera Mendizabala gunean.

Orain arteko iragarpenak

Trashville

Albisteak (4)