Kargatzen...
Itxi

Uztailaren 7tik 9ra

Father John Misty eta Courtney Barnett, BBK Live jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bi horiekin, guztira hiru dira Bilbao BBK Live jaialdiaren hamaikagarren ediziorako iragarritako artistak.

Pixies taldea Bilbao BBK Live jaialdian arituko dela iragarri genuen asteartean, eta gaur beste bi artistaren zuzenekoak baieztatu dituzte: John Misty eta Courtney Barnett. Indie estiloa lantzen duten musikarien artean, eztabaidaezinezko bi izen dira horiek.

Dakizuen bezala, uztailaren 7tik 9ra egingo dute aurten Kobeta mendiko jaialdi ezaguna. Oraindik, ordea, ez dute zehaztu zein egunetan bisitatuko duten Bizkaiko hiriburua orain arte iragarritako artistek.

Sarrerak

Abenduaren 3ra arte, 90 euroan eskuratu daiteke hiru eguneko bonua, ohiko salmenta lekuetan.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)