Conquis x Gaztea
“Gu” saioan aukeratuko dugu “El Conquis 18”ren lehen lehiakidea
Gaztea
Leire Altube, Iker Eguaras eta Jon Azpiroz dira hiru hautagaiak, eta dagoeneko bozkatu dezakezu gustukoenaren alde!
Gero eta gutxiago falta da "El Conquistador del Caribe"ren 18. edizioa hasteko. Aurten, "Gu" saioan aukeratuko dugu ETB2ko realityrik ospetsuenean parte hartuko duen lehen lehiakidea.
Leire Altube, Iker Eguaras eta Jon Azpiroz dira hiru hautagaiak, eta Gaztean hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, saiora gonbidatuko baititugu. Bozketa irailaren 23ra bitartean egongo da aktibo, eta orduan jakinaraziko dugu irabazlea "Gu" saioan.