Gaztea Dantzan
20 finalistak aukeratzerakoan kontuan hartutako irizpideak
Erredakzioa
Epaimahai batek hautatu ditu Gaztea Dantzan lehiaketako finalerako sailkatu diren hogei koreografiak. Baina zein irizpide izan dute kontuan bideolanak hautatzeko orduan?
BRAIN
Teknika landua erakusten du bikote honek. Jazz dantza estiloa dotoreziaz dantzatuta.
Ondo zainduta sinkronia koreografia guztian zehar, une jakin batzuetan sinkronia hori propio apurtuaz.
DON'T TELL EM
Nazioarteko kantari ezagun baten bideoklipa izan zitekeen bideo honetan energiaz betetako dantzariak ditugu. Kamera aurrean izan beharreko jarrera egokia erakusten dute funky eta hip hop dantza estiloko pausoak egitean.
DANCIN
Bakarlari honen krumpinga dantzatzeko era naturalak eta aldi berean duen estilo ikusgarriak finalera pasatzeko txartela lortzeko balio izan dio. Gorputzeko atalak era biribilean eta zuzenean mugitzeko duen kontrola ikusgarria da.
GHOST WRITER
Estilo ezberdinen arteko fusioa, guztiak ere ondo eginak. Musikaren tempo guztia ondo erabiliaz, bai eta honen azentuak kolpeekin edeki neurtuta. Dotorezia eta originaltasuna nabarmentzen dira.
LOUD PIPES
Amesten, unean sortzen, ingurua irudikatzen, kontu bat antzezten egon daitekeen dantzaria edo besterik gabe gorputzarekin askatasunez adierazten sentitzen duena. Ederra dantzari garaikide honen koreografia. Hobetze aldera, musika eta mugimendua sinkronizatzea.
I SEE FIRE
Sinpletasuna handia eginez. Ikusgarria gorputzeko atal ezberdinak mugitzeko modu natural eta garbia. Lerrozuzen finak eginez. Dotorea.
BOOTY HAD ME LIKE
Figura ezberdinak irudikatuz, kolore ezberdinak ematen dizkio koreografiari. Energiaz dantzatua. Bistan da neska hauek hip hopa dantzatzeko duten abilezia. Hobetze aldera, figura batzuetako kokalekuak txukuntzea.
COUNTDOWN
Energiaz beteriko bikotea da, eta espazioaren erabilera egoki erabiltzen dute. Kamera aurrean dantzatzeko jarrera egokia erakusten dute.
MUNDU BERRI BAT DANBOLIN MUSIKA ESKOLA ORIO
Freskotasuna somatzen da koreografia honetan, euskal dantza garaikidea modu xaloan erakutsiaz. Hobetze aldera, beso eta eskuetan jarri beharreko energia; kontuz, hilik utzi gabe.
POLICEMAN
Espazioa oso ondo erabiliaz, energiaz betetako koreografia bizia erakusten digute. Indar handiko dantzariak.
DO YOU WANNA DANCE?
Freskoa, bizia eta alaia. Hip hopa eta, bukaera aldera, lindy hop estiloa uztartzen dituen koreografia erabatekoa alor guztietan.
ACABARAS COMO SIEMPRE
Bideo originala baserritik hirira salto egiten duen breaker honen istorioa. Aparta.
BABY,BABY
Era original batean egindako bideolana. Istorio batetik abiatu eta dantza pausoak eginez bukatuta. Ederki egindako estilo askean eginiko pausoak. Hobetze aldera, istorioa garatzea, bukaera bat emanez.
LUSH LIFE
Bideoklip ederra. Talentua erakusten dute gaztetxo hauek koreografia alai honetan.
ZONBIAK
Thriller bideoklip ezagunaren zatitxo batzuk ekarri dizkigute gogora neska hauek. Lehendik ezagunak ditugun bideoklipetatik hartutako pauso batzuk eta jazz estiloko beste batzuk erabiliz, koreografia txukuna eratzea lortu dute.
KALEAN MUGITU, DANTZATU
Kanonak, energiaz betetako mugimenduak. Bata bestearekin ondo nahasitako pausoak. Ederki sortutako figurak.
LIGHT IT UP
Espazioaren erabilera eta sortutako figura ezberdinak nabarmendu behar. Energiaz betetako gazteak. Ederki azpimarratzen dira musikaren azentuak. Hobetze aldera, kontuz jantziekin bateratzea erabakitzen bada…
TELL DADY
Bideo dantza ederra egin dute neska-mutil hauek. Funky eta hip hop estilotako pausoak edertu eginez. Energia bikaina eta neurtua.
BBHMM
Kaletiar kutsuekin ederki landutako koreografia. Energia eta indarra nabarmentzen dira, bai eta kamerarekin lortzen duten lotura.
FORWARD THINKING
Iragarki bat izan zitekeen bideolan zoragarria. Txukun, abileziaz eginiko mugimenduak. Kamera geldoan eginik ikusten da akrobazien sinkronia. Hobetze aldera, ikuskizun akrobatikoa egiteaz gain ikuskizuna sortzea.