Lehiaketa
Martxan da Gaztea Dantzan lehiaketa, 4.000 eurora arteko sariekin
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Urriaren 10etik azaroaren 10era jasoko ditugu koreografiak. Guztira, 4.000 euro inguru banatuko ditugu saritan. Irabazlea azaroaren 23an jakinaraziko dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Uda atzean utzi eta, hasi gara ikasturte berriak dakartzan erronkei aurre egiten. Azken bi urteetako ekimen arrakastatsuenetakoa izan da Gaztea Dantzan, eta, hori jakinda, ezin diogu urteroko hitzordu erakargarri horri hutsik egin. Horregatik, gaurtik aurrera abian da aipatu lehiaketaren hirugarren edizioa.
Hilabeteko epea izango dute Gazteako entzuleek eta erabiltzaileek euren koreografiak bidaltzeko. Azpimarratzekoa da, ez ditugula dantzari profesionalak bilatzen, gerria lotsarik gabe mugitzen duten eta ongi pasatzeko gogoa duten gazteak baizik.
Epeak
Esan bezala, urriaren 10etik azaroaren 10era jasoko ditugu zuen bideoak. Behin denbora-tarte hori bukatuta, bozketa-faseari ekingo diogu; azaroaren 16an, hain zuzen. Hala, sei egunez (azaroaren 12ra arte) koreografia gustukoenen aldeko botoak eman ahal izango dituzue.
Irabazlea azaroaren 23an jakinaraziko dugu, 'Dida' saioan.
Sariak
Guztira, 4.000 euro inguru banatuko ditugu saritan. Alde batetik, Entzulearen Saria eskuratzen duenak 1.000 euro jasoko ditu; bigarren sailkatuak, 500 euro, eta hirugarrenak, 300 euro.
Bestetik, Epaimahaiaren Sariak 1.000 euro emango dizkio taldean egindako dantzaldi onenari; 500 euro bikote edo bakarlari hoberenari, eta beste 500 euro bideo onenari.
Oinarriak
Gaztea Dantzan parte hartu ahal izateko zenbait baldintza bete behar dira. Hemen kontsulta ditzakezue oinarriak.
Iazko irabazlea