Teknologia berriak
Googleren itzultzailea WhatsAppera eta Facebook Messengerrera heldu da
ERREDAKZIOA | EITB. EUS
"Tap to translate" funtzioa Android sistema eragilearekin soilik erabili daiteke, oraingoz.
Googlek funtzio berri bat gehitu dio bere itzultzaile ofizialari. Horri esker, WhatsApp eta Facebook Messenger berehalako mezularitza zerbitzuek testu itzultzailea izango dute.
Horretarako, itzuli nahi den testua aukeratu eta Googleren itzultzailearen ikurra daukan botoia klikatu beharko dute erabiltzaileek. "Tap to translate" funtzioak berehala egingo du itzulpena, eta bidali nahi den erantzuna itzultzeko aukera ere emango du. Gainera, Interneteko konexiorik gabe ere erabili daiteke.
Argi dago, beraz, erreminta berri horrek ez duela jende berria ezagutzeko balio, baina harremanak bideratzeko laguntza aparta izan daiteke.
Google Translate aplikazioa jaitsita, dagoeneko eskuragai dago "Tap to translate" funtzioa, baina, oraingoz, Android sistema eragilearekin soilik erabili daiteke.