Itxi

Izendapenak

Urteko pertsonaia: Itziar Ituño, Twin Melody, Orioko arraun taldea eta Mikel Perez

Gaztea

Bozketa azaroaren 3an jarriko dugu martxan, webgunean. Irabazlearen izena azaroaren 26ko sari-banaketan jakinaraziko dugu.

Gaztea Sariak: Urteko pertsonaia

Euskal musika onenaz gain, urteko pertsonaia ere aukeratuko dugu aurten Gaztea Sarietan. Hautagaiak honako hauek dira:

1. Itziar Ituño aktorea

ETB-1eko "Alardea" ikus dezakegu orain aktore basauritarra, baina 2020an ez du proiekturik falta izan. "La Casa de Papel" telesail arrakastatsuaren bosgarren denboraldia grabatzen ari da gaur egun. Musika arloan ere estreinatu berri du "Hamaika Gara" bideoklipa, Duplakoekin elkarlanean.

2. Twin Melody

Aitana eta Paula Etxeberria abeslari ordiziarren gorakadak ez du etenik. Bi ahizpek Youtuben igo dituzten bideoek 53 milioi bisita baino gehiago izan dituzte dagoeneko, eta jarraitzaileak dituzte mundu osoan zehar. Influencer arrakastatsu bilakatzeaz gain, beste hainbat proiektu ere badituzte eskuartean. Gogoratu beharra dago Euskal Telebistako 'Goazen!' telesailean ere hartu zutela parte eta ezanak ditugula Gaztean.

3. Orioko arraunlariak

Orioko arraun taldeko neskek ez dute areriorik izan aurten Euskotren Traineru Ligan eta Kontxako Banderan. Egindako lana saritzeko modukoa dela iruditzen zaigunez, "Urteko pertsonaia" atalean hartuko dute parte Gaztea Sarien aurtengo edizioan.

4. Mikel Perez

Mikel Perez oiartzundarra da Gaztea Sarien "Urteko pertsonaia" kategoriako laugarren hautagaia. "El Conquistador del Caribe" saioa irabazi du aurten, probaz proba duen indarra eta prestakuntza garbi utzita. CrossFit irakaslea da Mikel.