Kursaalen
Zetak, Sara Zozaya, Izaro, Zea Mays, Olatz Salvador, Sua eta ETS, Gaztea Sarien galan
Gaztea
Zetak taldeak Gaztearen 30. urteurrena ospatzeko egindako kantua lehen aldiz taularatuko dute Pello Reparazek eta Sara Zozayak.
Gaurko Gaztea Sarien galan ez da zuzeneko musikarik faltako. Batetik, Pello Reparazek eta Sara Zozayak elkarrekin abestuko dute "Hegan" kantua, Zetak taldeak Gazteari egindako oparia, hain zuzen. Bestetik, Izarok ere zuzenekoa eskainiko digu sari-banaketa ekitaldian: piano baten laguntzaz abestuko du.
Horiez gain, Zea Mays, Olatz Salvador, ETSko Iñigo eta Suako Anek ere hartuko dute parte ekitaldiko zuzeneko emanaldietan.
Hori ez da, hala ere, prestatu dugun sorpresa bakarra egun horretarako. Ez ahaztu gala ikusteko aukera izango duzuela, gaur gauean, 22:30ean, ETB-1en eta eitb.eus-en.