Apirilak 9
Korrikari harrera beroa egin diote milaka pertsonak Iruñean
I.A. | eitb.eus
Nafarroako hiriburuan emango zaio amaiera aurtengo Korrikari. Iruñeko Alde Zaharrean 10:18an entzungo da tipi-tapa "BatZuk" lelopean.
11 egunez Korrika ibili eta gero, gaur amaituko da 20. Korrika Iruñean.
Euskal Herriko txoko ezberdinetan adin guztietako pertsonak aritu dira lekukoaren atzetik Korrika. Eta hala jarraituko dute amaitu arte.
Goizeko 04:24an sartu da Iruñerrian Berriobeititik, eta handik Zizur aldera abiatu da. Noainek goizeko zazpiak aldera hartu du lekukoa, eta Atarrabiak 09:19an.
Iruñeko Alde Zaharrean 10:18an entzungo da tipi-tapa "BatZuk" lelopean, "Zirkorrika" abestiaren laguntzaz. Iruñeko kaleak zeharkatu ondoren, lekukoak 11 egunez eraman duen mezua irakurriz emango zaio amaiera 20. Korrikari 12:30ean.
Apirilak 9, igandea
Etxarri Aranatz 00:16
Uharte Arakil 01:30
Etxarren 02:32
Errotz 03:02
Berriobeiti 04:39
Berriozar 04:46
Barañain 05:37
Zizur 06:03
Noain 07:01
Mendillorri (Iruñea) 08:18
Atarrabia 09:19
Burlata 10:03
Iruñea 10:18
Amaiera 12:30