Kargatzen...
Itxi

Irabazlea

Dekot garaile, Maketa Lehiaketaren 25. edizioan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Maruri-Jatabeko taldeak 5.000 euroko sari potoloa eskuratu du. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko dira, uztailean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Tentsioa, urduritasuna, giro bikaina, baina, bereziki, lehia bizia izan da gaur Bilboko Kafe Antzokian Maketa Lehiaketako finalisten artean. Guztira bost dira gaurkoan oholtzara atera diren artistak: Pet Fennec, Katez, Aneguria, Dekot eta Eraul, hurrenez hurren.

Leporaino bete dute aretoa jarraitzaileek, eta horixe da taldeen emanaldiekin batera gauari kolore bizia eman diona.

Eroso ikusi ditugu taula gainean finalistak, baita gala aurkezteaz arduratu diren Ainhoa Urretabizkaia eta Xabier Doncel ere; bata zein bestea dotore, patxadatsu eta zuzen aritu dira oholtza gainean.

Halaber, ohi bezala, paper garrantzitsua hartu dute epaimahaikideek, horien esku geratu delako 25. edizioko irabazlea hautatzea. Lan nekeza izan dutela aitortu dute, maila handiko musikariak lehiatu baitira gaurko honetan, estilo aniztasuna ardatz  izan duen ekitaldian.

Nolanahi dela, bakar bat aukeratu behar izan dute, eta Dekot izan da oraingo honetan zorionekoa.

Ibai, Ibon eta Ane musikarien gidaritzapean, 2014an jaio zen Dekot. Maruri-Jataben sortutako taldeak lau abestirekin osatutako lana argitaratu berri du, baina beste talde batzuen kantuak moldatzeko gaitasuna duela ere erakutsi du.

Sariak

Promestutakoa betetze aldera, eta 25. urteurrena behar bezala ospatzeko, 5.000 euroko saria eskuratu dute bizkaitarrek. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko dira. Entzuleen Saria, berriz, GazteBizHitzaren eskurik heldu zitzaion Katez taldeari. Bestalde, Kafe Antzokiak 500 euro eman dizkio Leun taldeari.

Beste behin ere, eskerrik beroena agertu nahi diegu Maketa Lehiaketaren 25. edizioa posible egin duzuen guztioi.

http://www.eitb.eus/eu/gaztea/maketa-lehiaketa/finalistak/osoa/3982818/katez/

Albisteak (1)

Bideoak (4)

Galeriak (1)