Itxi

Maiatzaren 4an, Saran

Bigott eta Wilhelm and The Dancing Animals, Usopop jaialdian

L.Z.

Erredakzioa

Usopop jaialdiaren laugarren edizioa larunbat honetan egingo da, Saran. Aipatutako taldeez gain, Unama, Kide eta Tipul ta Putil ere arituko dira.

Usopop jaialdiaren laugarren edizioa hartuko du larunbat honetan Sarak. Bertan, besteak beste, Unama, Kide, Tipul ta Putil, Bigott eta Wilhelm and The Dancing Animals taldeak arituko dira.

Kontzertuak bi gunetan banatuko dira. Alde batetik, arratsaldeko zuzenekoak Sarako plazan dagoen Agorreka "gazteluan" egingo dira. Bestalde, gaueko emanaldiak, Lur Berrin izango dira.

Sarrerak

Bi guneetarako bonoak 10 euroko prezioa dauka. Agorreka "gazteluko" kontzertuetarako sarrerak 5 eurotan daude salgai, eta Lur Berrikoak, 8 eurotan.

Egitaraua

Agorreka

UNAMA + KIDE + TIPUL TA PUTIL

Lur Berri

JAZPANA INDEZENT dj set + BIGOTT + WILHELM & THE DANCING ANIMALS + VANDAPALIUM dj set

Bideoak (2)