Kargatzen...
Itxi

Iragapena

Russian Redek disko berria kaleratuko du

I.U.

Erredakzioaº

2014an iritsiko da Lourdes Hernandez madrildarraren hirugarren lana.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Russian Redek prest du estudioko hirugarren diskoa, eta 2014. urtearen hasieran izango da kalean. Lourdes Hernandez musikari madrildarrak Los Angelesen grabatu du Joe Chiccarellik ekoiztutako lana. Besteak beste, The White Stripes, The Strokes, Morrissey, My Morning Jacket eta U2 taldeekin lan egin du ekoizle ezagunak.

2008an I love your glasses diskoarekin ezagutu genuen Russian Red. 2011n iritsi zen bigarren diskoa: Fuerteventura. 25 herrialdetan editatu zuten, eta 120 kontzertu eskaini zituen munduko txoko askotan barrena. Orain dela bost urte hasitako ibilbidean aurrera pausua eman nahi du hirugarren disko honekin.

Bideoak (1)