Uztailaren 11n eta 12an
Calle 13 eta Berri Txarrak Bartzelonako Cruilla jaialdian
Luzia Zugadi
Erredakzioa
Uztailaren 11n eta 12an egingo den jaialdian, Vetusta Morla, ZAZ eta Imelda May ere arituko dira. Bi eguneko bonua 50 eurotan eskuratu daiteke.
Bartzelonako Cruilla jaialdiak hainbat talderen zuzenekoak iragarri ditu. Uztailaren 11n eta 12an egingo dute aurten jaialdia, eta euskal musikak ere izango du lekurik han.
Oraindik kartela itxi gabe dago, baina dagoeneko baieztatu dituzte Kataluniako hiriburuan izango diren zenbait artistaren izenak.
Besteak beste, Calle 13, Vetusta Morla, Imelda May eta ZAZ igoko dira agertoki gainera, eta euskal musikari dagokionez, Berri Txarrak talde nafarraren kantuek hartuko dute Cruilla jaialdia.
Sarrerak
Bi eguneko bonua 50 eurotan dago salgai (+ banaketa gastuak).