Kargatzen...
Itxi

Herri Urrats festa

Dena prest Senperen, Herri Urratsen edizio berri bati ekiteko

Luzia Zugadi

Erredakzioa

Itziarren Semeak eta Gatillazo arituko dira igandean, Senpereko lakuan. Makulu Kenen eta Le Trottoir d'en Faceren musika ere entzungo da.

Senpereko lakua prest dago jada Herri Urratsen edizio berri bati aurre egiteko. Igandean izango da aurten Herri Urrats, eta ohi bezala, musikak leku garrantzitsua beteko du han.

Nafarroa gunean egingo dituzte eguneko kontzertu garrantzitsuenak, baina gainerako txokoetan ere ez da ekitaldirik faltako. Haurrentzako tailerrak, kantu saioak, dantzaldiak, flash moba, bertsoak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte datorren iganderako.

Gazteen artean, ordea, kontzertuek izan ohi dute arrakasta gehien. 14:00ak aldera, Itziarren Semeak igoko da oholtza gainera, eta gune berean; alegia, Nafarroan, Gatillazoren kantuak entzungo dira, hiru ordu geroago. 17:30ean hasiko da, hain zuzen, Gatillazoren zuzenekoa.

Aipatutako emanaldiak ez ezik, Makulu Kenen eta Le Trottoir d'en Faceren musikak ere hartuko du lekua Senperen.

Maiatzaren 11n, denok Herri Urratsera!

Bideoak (1)