Kargatzen...
Itxi

Munduko Saskibaloi Txapelketa

We Are Standardek eta Klaxonsek girotuko dute gaur Bilbo

L.Z. | eitb.eus

Munduko Saskibaloi Txapelketa dela eta, kontzertuak egiten ari dira egunotan Bizkaiko hiriburuan.

FIBA Munduko Saskibaloi Txapelketako egoitzetako bat Bilbo dela eta, Bilboko Areatzako pasealekuak hainbat kontzertu hartuko ditu.

Zuzeneko guztiak doakoak izango dira, eta Jazzy Jeff DJak eman zion hasiera ostiralean musika zikloari. Will Smith aktorearekin batera The Fresh Prince of Bel-Air telesailean azaltzen zen artista mundu mailan da ezaguna. Hip hop musikaren aitzindarietako bat da, eta hainbat Grammy, American Music Awards, NAACP, Soul Train Music Awards eta MTV sari jaso ditu.

Gaur, berriz, txapelketak atsedenaldia hartuko duela aprobetxatuz, musikak Areatza hartuko du berriro. Hain zuzen ere, Klaxons eta We Are Standard igoko dira oholtza gainera.

21:00ak aldera abiatuko dira kontzertuak, baina 20:00etatik aurrera egongo da zabalik gunea.