Kargatzen...
Itxi

Musika

Donostikluba Zirkuituak aurtengo kartela aurkeztu du

L.Z. | eitb.eus

Roddy Frame, El Columpio Asesino, Jacco Gadner, Lou Topet eta beste hainbat talde arituko dira Donostian urtarrila eta maiatza bitartean.

Donostiako Klub Musikaren Nazioarteko Zirkuituak hainbat kontzertu hartuko ditu urtarriletik maiatzera arte. Havoc, Ama eta Perlak izango dira oholtza gainekoei hasiera emateaz arduratuko diren taldeak. Urtarrilaren 23an Intxaurrondon egongo dira aipatu artistak.

Otsailean, berriz, Roddy Frame eta Aguxtin Alkhat arituko dira; hilaren 13an, hain zuzen.

Martxoaren 28rako Buzzcocksen zuzenekoa iragarri dute, eta apirilaren 1ean El Columpio Asesino eta Borrokan taldeen txanda izango da. Lunak eta Urko Menaiak itxiko dute apirileko kontzertuen zerrenda, eta Jacco Gadnerrek eta Lou Topetek zabalduko dute maiatzekoa.

Gainera, Le Bukowski aretoan emanaldi gehiago egongo dira: besteak beste, Chris Brokaw, Naomi Punk eta Paus.

Punk eta Paus.