Itxi

Jaialdia

Selah Sue eta George Ezra, Biarritzeko Big Festival jaialdian

N.V., L.Z. | eitb.eus

Lapurdiko jaialdi ezagunenaren antolatzaileek bi artista horien izenak gehitu dituzte egitaraura. Uztailaren 13tik 19ra egingo dute jaialdia.

George Ezra

Biarritzeko Big Festival jaialdiak bi egun gehiago izango ditu aurten. Zazpigarren edizioa uztailaren 13tik 19ra egingo dute, eta, aurreikusitakoaren arabera, 70.000 pertsonatik gora bilduko dira bertan.

Guztira, 50 artistak hartuko dute parte aurten jaialdi horretan, eta musikak girotuko du egunero 16 orduz.

Duela hilabete batzuk iragarri genuen bezala, uztailaren 17an Johnny Hallyday arituko da Biarritzen. Egun berean, gaur jakin dugunez, Selah Sue eta George Ezra igoko dira agertoki gainera, baita Cheldid eta Louis Matthieu Joseph & Anna ere.

Dancefloor gunean, berriz, besteak beste, The Avener, Nina Kraviz, Joris Delacroix, Synapson, Agoria, b2b, Michael Mayer eta Kölsch izango dira.

Urtero bezala, Big Villagek doako ikuskizunak hartuko ditu egunero, 12:00etatik aurrera. Sukaldaritzari, surfari, yogari edota disko-jartzaileen saioei gordeko diete lekua han.

Nobedade gisa, Villagen agertoki berria egongo da, eta artista berriak hartuko ditu.

Sarrerak

Otsailaren 26tik aurrera (15:00etan hasita) egongo dira salgai jaialdirako sarrerak eta bonuak.

Albisteak (1)