Kargatzen...
Itxi

Azaroaren 28an, Orion

Gure Bazterrak jaialdiak aurtengo egitaraua aurkeztu du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Joseba B. Lenoir Gang, El_Txef_A, Joe la Reina, Ghost Number & His Tipsy Gypsies eta Bi Bala arituko dira aurtengo edizioan.

Azaroaren 28an hartuko du Oriok Gure Bazterrak jaialdia. Oraindik ia hiru hilabete falta dira, beraz, aurtengo edizioa abiatzeko, baina antolatzaileak buru-belarri dabiltza festibala prestatzen.

Hori horrela, dagoeneko aurkeztu dute aurtengo kontzertuen egitaraua. 19:30 aldera hasiko dira zuzenekoak, eta Joseba B. Lenoir Gang, El_Txef_A, Joe la Reina, Ghost Number & His Tipsy Gypsies eta Bi Bala arituko dira han. Emanaldiak Karela kiroldegian izango dira.

Sarrerak

Dagoeneko eskuragarri daude sarrerak. Aurretiko salmentan 10 euroan eros daitezke; txarteldegian, berriz, 12 euroan egongo dira salgai.