HatortxuRock 2015
Gatillazo, Soziedad Alkoholika eta Skakeitan, abenduan, Atarrabian
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Riot Propaganda, Non Servium, Anestesia, Oliba Gorriak, En Tol Sarmiento, Skatu, Zoo eta Los Zopilotes Txirriaos ere arituko dira abenduaren 26an HatortxuRock jaialdian.
HatortxuRock jaialdiak edizio berri bat hartuko du abenduaren 26an, Atarrabian. Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, antolatzaileek aurtengo egitaraua iragarri dute asteburuan, horretarako propio prestatutako aurkezpen-kontzertuan.
16:00etan irekiko dituzte ateak, eta oholtza gainetik talde ezagunak pasatuko dira. Riot Propaganda, Soziedad Alkoholika, Non Servium, Gatillazo, Anestesia, Oliba Gorriak, En Tol Sarmiento, Skakeitan, Skatu, Zoo eta Los Zopilotes Txirriaos dira arratsaldetik goizaldera arte Atarrabia astintzeaz arduratuko diren taldeak.
Sarrerak eskuragarri daude jada, 15 euroren truke, jaialdiaren webgune ofizialean. Txarteldegian ere egongo da sarrera eskuratzeko aukera; kasu horretan, 20 euroan.