Abenduaren 12an
Esne Beltza eta Porco Bravo dira Viana Rock jaialdiko kartelburuak
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Abenduaren 12an egingo duten doako jaialdian Elepunto disko-jartzailea ere egongo da.
Viana Rock jaialdiak edizio berri bat hartuko du abenduaren 12an. Oraingo honetan, udal kiroldegian izango dira kontzertuak, eta dagoeneko iragarri dituzte bertan arituko diren taldeen izenak. 23:00etan irekiko dituzte ateak, eta geroxeago hasiko dira emanaldiak.
Esne Beltza eta Porco Bravo izango ditu kartelburu aurten aipatu festibalak. Gainera, behin zuzenekoak bukatuta, Elepunto disko-jartzailearen musikak girotuko du kontzertuen gunea.
Sarrerei dagokienez, azpimarratzekoa da jaialdia doakoa izango dela.
oa izango dela.