Egitaraua
Ken Zazpi, Izal eta Carlos Baute, Bilboko Aste Nagusian
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Gainera, Mago de Ozen, Edurneren eta Calumen zuzenekoak ere iragarri dituzte. Jaiak abuztuaren 20an hasiko dira.
Ken Zazpi, Edurne, Mago de Oz, Carlos Baute eta Izal dira Bilboko Aste Nagusian arituko diren artistetako batzuk. Horiek guztiek Abandoibarran joko dute, abuztuaren 20tik aurrera.
Hain zuzen ere, Ken Zazpik irekiko du aipatu zikloa, eta abuztuaren 22an Carlos Baute igoko da oholtzara. Izalen txanda, berriz, hilaren 24an izango da, Edurnerena baino egun bat lehenago. Bukatzeko, Mago de Ozen doinuekin gozatuko dute musikazaleek, 27an.
Aipatzekoa da, baita ere, Calum musikari granadarra abuztuaren 25ean gonbidatuko dutela Bizkaiko hiriburura. Zuzeneko hori, baina, Europa Parkean egingo dute, non gazteei zuzendutako emanaldi gehiago antolatuko dituzten. Iaz ere Bilbon aritzekoa zen Calum. Alabaina, liztor asiarren bi kabi atzeman ostean, bertan behera utzi zuten kontzertua.
Esan bezala, abuztuaren 20an botako dute 2016ko Aste Nagusiaren txupina, eta astebetez adin guztietako pertsonei zuzendutako ehunka ekimen hartuko ditu Bilbok.
ko ditu Bilbok.