2016ko festetako egitaraua
Dj gazteek leku garrantzitsua beteko dute Donostiako Aste Nagusian
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Gainera, Saguesen talde ezagunak arituko dira, abuztuaren 13tik 20ra: Efecto Pasillo, Ken Zazpi eta Fangoria, kasu.
Abuztuaren 13tik 20ra ospatuko dute aurten donostiarrek Aste Nagusia. Egun horietan Gipuzkoako hiriburuan jai-giroa izango da nagusi, eta, ohi bezala, kontzertuek leku garrantzitsua beteko dute.
Aipatzekoa da, halaber, Donostiako disko-jartzaileen lana sustatze aldera, Kursaaleko terrazetan dj erakustaldiak egongo direla. Bertan, 16 eta 25 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte, bakarka zein talde-lanean.
Bestalde, Saguesen talde ezagunen zuzenekoak izango dira egunero. Lehenengo egunean, adibidez, Efecto Pasillo aterako da agertokira, eta bigarrenean, Ken Zazpi. Abuztuaren 15erako, berriz, Fangoriaren emanaldia iragarri dute. Hurrengo egunean Sweet Californiak hartuko dio lekukoa Alaskaren taldeari. Bukatzeko, nabarmentzeko modukoa da Celtas Cortosek eta Antonio Orozcok ez ezik, Michael Jacksonen omenezko musikalak ere hartuko duela lekua aipatu gunean.
Kontzertu guztiak
Abuztuak 13, larunbata, Efecto Pasillo
Abuztuak 14, igandea, Ken Zazpi
Abuztuak 15, astelehena, Fangoria
Abuztuak 16, asteartea, Sweet California
Abuztuak 17, asteazkena, Celtas Cortos eta Irun Hiria Musika Banda
Abuztuak 18, osteguna, Antonio Orozco
Abuztuak 19, ostirala, Protocolo Kaoshy
Abuztuak 20, larunbata, Michael Jackson, la leyenda, musikala
yenda, musikala