Kargatzen...
Itxi

Zinema eta musika

Gatibuk egin ditu 'Igelak' filmaren soinu-banda eta bideoklipa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Donostian izango da aurkezpena, 11:00etatik aurrera. Pelikulak Zinemaldiaren 64. edizio honetan hartuko du parte, Zinemira sailean.

Abenduaren 2an iritsiko da zinema-aretoetara Igelak filma, baina lehenago estrainatuko dute, Zinemaldiaren 64. edizioan; Zinemira sailean, hain justu. Horrenbestez, Irizar Saria eskuratzeko lehian arituko da Patxo Telleriak zuzendutako pelikula.

Aurretik, Gatibu taldeko partaideak eta Igelak filmaren zuzendaria eta aktoreak Donostian izango dira, filmaren soinu-banda eta bideoklipa aurkezten. Hain zuzen ere, bihar bertan izango da estreinaldia, 11:00etatik aurrera, Kelerrek Gipuzkoako hiriburuan duen egoitzan.

Igelak filmean euskal musikari ezagun asko ikusiko ditugu: Ainhoa Arteta, Xabi Solano (Esne Beltza), Gose, Francis (Doctor Deseo), Natxo de Felipe, Oreka Tx eta Gatibu. Esan bezala, azken horrek egin du filmaren soinu-banda.

Aktoreei dagokienez, Gorka Otxoak, Miren Gaztañagak, Josean Bengoetxeak, Gurutze Beitiak, Mikel Losadak eta Itziar Ituñok hartu dute parte bertan.

>