Kontzertuak
Gatibuk "Aske matte, aske bizi" bira aurkeztu du
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Besteak beste, Madril, Paris, Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Biarritz eta Azpeitia harrapatuko ditu bizkaitarren birak.
Aurki iritsiko da Gatibu taldearen Aske matte, aske bizi diskoa, eta dagoeneko agertokira ateratzeko irrikaz daude taldekideak.
Hori horrela, azaroaren 18an ekingo diote birari, Madrilen. Hasiera batean, Euskal Herritik kanpo ibiliko dira lan berria aurkezten, baina urtarrilerako hementxe izango ditugu. Hala, Madril zapaldu ostean, Paris, A Coruña, Vigo eta Santiago de Compostela bisitatuko dituzte, eta, esan bezala, urtarrilaren 7an Bilbon arituko dira.
Ondoren, urtarrilaren 14an, Iruñean dute hitzordua, eta otsailerako bi emanaldi iragarri dituzte: hilaren 17an, Gasteizen, eta 18an, Biarritzen.
Horrekin, baina, ez dute nahikoa. Horregatik, apirilaren 8an Bermeoko jarraitzaileen musika egarria aseko dute. Horixe berori egingo dute maiatzaren 13an Azpeitian.
Bira
Azaroak 18, Madril, Lemon
Azaroak 26, Paris, Euskal Etxea
Abenduak 15, A Coruña, Mordi Gros
Abenduak 16, Vigo, La Fabrica de Chocolate Club
Abenduak 17, Santiago de Compostela, Moon aretoa
Urtarrilak 7, Bilbo, Santana 27
Urtarrilak 14, Iruñea, Zentral
Otsailak 17, Gasteiz, Jimmy Jazz
Otsailak 18, Biarritz, Atabal
Apirilak 8, Bermeo, Kafe Antzokia
Maiatzak 13, Azpeitia, Sanagustin Kulturgunea
tin Kulturguneatin Kulturgunea