Itxi

Azaroaren 23an

Ken Zazpi, Zea Mays eta Doctor Deseo EOSekin arituko dira Bilbon

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Leer en Castellano

Hitzordua azaroaren 23an da, Campos Eliseos Antzokian, eta Bizkaiko Eligaien Bankuarentzat dirua lortzea izango du helburu.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) kontzertua emango du azaroaren 23an Ken Zazpi, Zea Mays eta Doctor Deseo taldeekin batera. Ongintzazko zuzeneko emanaldia izango da, eta Bizkaiko Elikagaien Bankuari laguntzeko helburuarekin antolatu dute.

Kontzertua Bilbon izango da, Campos Eliseos Antzokian, 20:00etatik aurrera, Fernando Velazquezek zuzendaritzapean, eta Fair Saturday ekimenaren baitan egingo dute. Hori dela eta, 100 ekitalditik gora egingo dituzte Bizkaiko hiriburuan.

Sarrerak

Azaroaren 23ko kontzerturako sarrerak eskuragarri daude jada Kutxabanken webgunean. 35 euroan daude salgai garestienak, eta 15 euroan, merkeenak.