Kargatzen...
Itxi

Jaialdi berria

Santaspascuas jaialdiaren lehen edizioa Gabonetan helduko da Iruñera

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Leer en Castellano

Dozena bat artista arituko dira bertan; besteak beste, Leon Benavente, Atom Rhumba, Bigott, Anari eta Christina Rosenvinge. Kontzertu guztiak abenduan izango dira Zentralen eta Baluarten.

Iruñean Santaspascuas musika jaialdi berria jaio da, Gabonak girotzeko helburuarekin. Horretarako, Euskal Herriko zein Espainiako Estatuko pop eta rock talde sonatuenak gonbidatuko dituzte Nafarroako hiriburura, abenduan.

Guztira, lau hitzordu aurkeztu ditu Santaspascuasek: horietako bi, Zentral aretoan, eta beste biak, Baluarten. Besteak beste, Leon Benavente, Hidrogenesse, Atom Rhumba, Bigott, Christina Rosenvinge, Anari eta Maika Makovski arituko dira.

Lehenengo edizioko egitaraua

ABENDUAK 2

Zentral aretoa, aurkezpen festa (20:00etan)

Leon Benavente, Hidrogenesse, Trepat

ABENDUAK 25, Zentral aretoa (20:00etan)

Atom Rhumba, Bigott, Souvenir, El Columpio Asesino DJ Set

ABENDUAK 26, Baluarte, (19:30ean)

Christina Rosenvinge, Anari

ABENDUAK 28, Baluarte, (20:00etan)

Micah P. Hinson, Maika Makovski

Sarrerak

Jaialdiaren webgunean eskuratu daitezke emanaldi guztietarako sarrerak, baita Tai Tatuajesen eta El Infiernito Guitar Shopen ere (biak, Iruñean).