Kargatzen...
Itxi

Bideoklip ikusienak

Huntzaren 'Aldapan gora', urteko bideo arrakastatsuenetakoa Gaztean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Aste bakarrean 14.000 ikustalditik gora lortu ditu bideoklip horrek Gaztearen webgunean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Duela astebete argitaratu genuen Gaztearen webgunean Huntza taldearen "Aldapan gora" bideoklipa, eta marka guztiak ondu ditu egun gutxitan.

Guztira, 11.500 erabiltzaile bakar eta 14.000 ikustalditik gora izan ditu bideoak. Hala, aurtengo bideoklip arrakastatsuenetakoa izaten ari da gipuzkoarrena.

Bilboko kaleetan sortu zen Huntza, 2014an. Unibertsitate giroan elkartutako sei gaztek osatzen dute taldea, eta euren musika Euskal Herri osora zabaltzea dute helburu.

Bideoak (1)