Bira
Zea Maysek gutxienez hamabi kontzertu emango ditu maiatzera arte
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Besteak beste, Sestao, Madril, Etxarri Aranatz, Gernika-Lumo eta Arrasate harrapatuko ditu Zea Maysen birak.
Harro diskoa aurkeztea ez ezik, taldearen 20. urtemuga ospatzea ere du xede Zea Maysek. Horregatik, urtarrila eta maiatza bitartean agertokitik jaitsi gabe egongo dira bilbotarrak. Lehenengo kontzertua larunbat honetan emango dute, Sestaoko Txirbilenea gaztetxean.
Otsailerako beste bi emanaldi iragarri dituzte: Amurrion, lehena, eta Zaldibian, bigarrena. Martxoan, berriz, ez dute atsedenik hartuko. Otxandion egingo dute lehendabiziko geldialdia, eta astebete geroago Madrilen aurkeztuko dituzte lan berriko kantuak. Ondoren, Hernani eta Etxarri Aranatz bisitatuko dituzte.
Azken bost kontzertuak apirilerako eta maiatzerako aurreikusi dituzte. Hala, bi hilabete horietan, Azpeitia, Gernika-Lumo, Leitza, Arrasate eta Senpere harrapatuko dituzte. Hain zuzen ere, Herri Urrats festan izango da oraingoz iragarritako azken emanaldia, maiatzaren 14an.
Bira:
Urtarrilak 21, Sestao
Otsailak 10, Amurrio
Otsailak 11, Zaldibia
Martxoak 4, Otxandio
Martxoak 11, Madril
Martxoak 17, Hernani
Martxoak 18, Etxarri Aranatz
Apirilak 1, Azpeitia
Apirilak 8, Gernika-Lumo
Apirilak 29, Leitza
Maiatzak 4, Arrasate
Maiatzak 14, Senpere (Herri Urrats)