Itxi

Kontzertuak

Morat eta Green Valley Europa parkean, Bilboko Aste Nagusian

Agentziak | Erredakzioa

Txurdinagako espazio honek bi kontzertu eta disko-jartzaileen bi saio hartuko ditu Bizkaiko hiriburuko jaietan.

Green Valleyk abuztuaren 26an joko du

Morat kolonbiar taldeak abiatuko ditu, abuztuaren 23an, Bilboko Aste Nagusian Europa parkean egingo dituzten kontzertuak. Txurdinaga auzoko zabalguneak lau saio hartuko ditu guztira, abuztuaren 26ra arte.

Biharamunean, ostegunean, Aste Nagusi Dance ikuskizuna taularatuko dute Maxima FM irrati kateko disko-jartzaileek, publiko gaztearentzat. Abuztuaren 25ean, ostiralarekin, ere, DJak izango dira protagonista; Megastar FM katekoak, orduan.

Europa parkeko kartela osatzeko, larunbatean, abuztuak 26, Gaztea Gaua egingo dugu. Egun horretan, Green Valley euskal-katalan taldeak Aste Nagusian joko du, lehenengoz. Reggaea eta dancehalla uztartzen ditu taldeak, Bilboko Udalak ohar batean azaldu duenez.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta gauerdian hasiko dira.

Albisteak (3)