Kontzertuen egitaraua
Huntzak Lurgorri auzoa girotuko du, Gernikako festen atarian
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Ekon, Amparanoia, Tximeleta, Oxabi, Bullets of Misery, Oihan Vega eta Skakeitan ere egongo dira Gernikan, abuztuaren 11tik 18ra.
Urtero musika talde ezagunak aritzen dira Gernikako jaietan, eta aurten ere primerako egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek.
Ohi bezala, Lurgorri auzoko festekin abiatuko dute musika-zikloa. Hala, Tooth, Huntza eta Tximeleta izango dira protagonista han, ostiral honetan. Egun bat geroago, Bullets of Misery eta Tremenda Jauria arituko dira, eta, abuztuaren 14an, Belatz, Oxabi eta Los 5 bilbainos igoko dira oholtzara.
Abuztuaren 15ean, askotariko musika estiloak nagusituko dira agertokian, Qlausula Sueloren, Ekonen eta Oihan Vegaren eskutik, eta Amparanoiaren, DZ disko-jartzailearen eta Txamukos mariatxien txanda izango da hilaren 16an.
Jaietako azken-aurreko egunean, berriz, Sealed Room, Skakeitan eta Urrats gonbidatuko dituzte.
Amaitzeko, Kherau taldeak itxiko du egitaraua, abuztuaren 18an.
EGITARAUA:
ABUZTUAK 11: Tooth, Huntza eta Tximeleta (Lurgorri auzoan)
ABUZTUAK 12: BULLETS OF MISERY, TREMENDA JAURIA
ABUZTUAK 14: BELATZ, OXABI, LOS 5 BILBAINOS
ABUZTUAK 15: QLAUSULA SUELO, EKON, OIHAN VEGA
ABUZTUAK 16: AMPARANOIA, DZ DJ-A, TXAMUKOS
ABUZTUAK 17: SEALED ROOM, SKAKEITAN,URRATS
ABUZTUAK 18: KHERAU