Kargatzen...
Itxi

Moldaketa

Lau egunetan 30.000 ikustaldi izan ditu Gaztean "Pixkanaka" bideoak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

LarruSketch youtuberrak bere kanalean zabaldutako "Despacito" kantu entzutetsuaren moldaketa sekulako arrakasta izaten ari da Interneten.

Badirudi euskaldunok gustuko dugula beste hizkuntza batzuetan egindako abestiak euskaraz entzutea. Horixe da, behintzat, aste honetan Gazteako hainbat jarraitzailek erakutsi dutena.

Izan ere, LarruSketch youtuberrak bere kanalean zabaldutako "Despacito" kantu entzutetsuaren moldaketa argitaratu genuen astelehenean, Gaztearen webgunean. Egundoko arrakasta izan zuen orduan, eta baita ondorengo egunetan ere. Lau egunetan, astelehenetik ostegunera, 30.000 ikustaldi lortu ditu aipatu bideoak.

Dakizuenez, "Pixkanaka" kantua Luis Fonsiren "Despacito" abesti arrakastatsuaren euskarazko bertsioa da, eta Oihan Vegaren, Oihan Morenoren, Asier Burgueteren, Lorea Iribarren eta Haritz Morrasen laguntzarekin grabatu zuten.

Entzungo al dugu Euskal Herriko festetan "Pixkanaka" kanta?

xkanaka" kanta?

Bideoak (1)