Itxi

Uztailean

Belako Benidormeko Low Festival jaialdian arituko da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

The Chemical Brothers, Phoenix, Izal, La Bien Querida, Javiera Mena, Kakkmaddafakka eta Novedades Carminha dira uztailean Benidormeko aipatu jaialdian izango diren taldeetako batzuk.

Azken orduotan hainbat emanaldi gehitu ditu egitaraura Low Festival jaialdi ezagunak, besteak beste, Belako talde mungiarrarena. Gainera, Kakkmaddafakka, Novedades Carminha, Modelo de Respuesta Polar, La Habitación Roja eta Alien Tango taldeen kontzertuak iragarri dituzte.

Horiek guztiak uztailaren amaieran arituko dira Benidormen aipatu jaialdiaren hamargarren urteurrenean.

Hala, bigarren aldiz igoko da Low Festival jaialdiaren agertokira Kakkmaddafakka talde norvegiarra, oraingo honetan, Hus lana aurkezteko. Belakok, berriz, otsailaren 23an argitaratuko duen Me Numb, Trivial Violence diskoko kantuak taularatuko ditu.

Horiek, ostera, ez dira uztailaren 27tik 29ra agertokia harrapatuko duten talde bakarrak izango. Duela aste batzuk iragarri zuten antolatzaileek The Chemical Brothers, Phoenix, Izal, La Bien Querida eta Javiera Mena ere hantxe egongo direla.

Sarrerak

Hiru eguneko bonu berezia eskuragarri dago jaialdiaren webgune ofizialean.

lean.

Albisteak (1)