Gaztetxean, ostegunero
Vulk taldeak abiatuko du Kooltur Ekintza zikloa otsailean
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Audience, Mockers eta Crime dira datorren hilabeteko beste hiru gonbidatuak. Guztiek otsaileko ostegunetan hartuko dute Arrasateko gaztetxea.
Otsailean ere kontzertuz beteko da Arrasateko gaztetxea, Kooltur Ekintza zuzeneko zikloari esker. Hilabeteko lehenengo ostegunean Vulk taldea arituko da bertan. Esan bezala, otsailaren 1ean izango da aipatu emanaldia.
Astebete geroago, hots, otsailaren 8an, Audience igoko da agertoki gainera, eta hirugarren astean Mockers taldearen txanda izango da.
Hilaren 22an Euskal Herritik kanpo bizi den talde baten doinuak zabalduko dira Arrasaten. Hain zuzen ere, Crim kataluniarrek girotuko dute gaztetxea.