Kargatzen...
Itxi

Emanaldia

Fermin Muguruzak bertan behera utzi du Donostiako kontzertua

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Argitu ez dituzten arrazoiak tarteko, Intxaurrondoko ekaineko hitzordua bertan behera utzi dute. Orain, kokapen berri baten bila omen dabiltza.

Fermin Muguruzak eta The Suicide of Western Culture taldeak duela egun batzuk iragarri zuten bira egingo dutela, B-Map 1917 + 100 proiektu komuna aurkezteko. Hain zuzen ere, Bilbon, Gasteizen, Madrilen, Iruñean, Biarritzen, Santiagon, Bartzelonan eta Donostian hitzartu zituzten kontzertuak. Azken orduotan, ordea, jakin dugu Gipuzkoako hiriburuko zuzenekoa bertan behera gelditu dela.

Intxaurrondo Kultur Etxean zuten hartuta horretarako, baina argitu ez dituzten arrazoiak tarteko, azkenan ez dute emanaldia bertan egingo. Alabaina, jakinarazi dute ahal bezain pronto zehaztuko dutela non egingo duten ordezko kontzertua. Dirudienez, kokapen berri baten bila dabiltza orain.

Sarrerei dagokienez, erositako leku berean itzuliko zaie dirua erosleei.

Birako datak:

Maiatzak 10, BILBO (Kafe Antzokia)

Maiatzak 11, GASTEIZ (Jimmy Jazz)

Maiatzak 17, MADRIL (Joy Eslava)

Maiatzak 18, IRUÑEA (Zentral)

Maiatzak 19, BIARRITZ (Atabal)

Maiatzak 26, SANTIAGO (Capitol)

Ekainak 3, BARTZELONA (Primavera Sound)

rimavera Sound)