Otsailean, Durangon
Agortu egin dira 40 Minutu Rock jaialdirako sarrerak
LUZIA ZUGADI | eitb.eus
Otsailaren 24an Durangoko Landako gunean egingo duten jaialdian, besteak beste, Gatibu, Glaukoma, Su Ta Gar eta Des-kontrol arituko dira.
Durangoko Azokak ateak itxi eta batera, otsailean Landakon bertan egingo duten beste ekitaldi garrantzitsu baten berri jaso genuen. Hain zuzen ere, otsailaren 24an 40 Minutu Rock jaialdia ospatuko dute Bizkaiko aipatu udalerrian.
Oraindik bi aste baino gehiago da, beraz, aipatu hitzordurako, eta azken orduotan antolatzaileek sare sozialn bidez jakinarazi dutenez, agortu egin dira sarrera guztiak. Gainera, azpimarratu dute egunean bertan ere ez dela txartelik eskuratzeko aukerarik egongo.
Ohikoa denez, musika talde ezagunak igoko dira egun horretan Landakoko oholtzara. Gatibu, Glaukoma, Su Ta Gar, Des-Kontrol, Revolta Permanent, Estricalla, Sermond's, Tremenda Jauria, Los Zopilotes Txirriaos, Tximeleta eta Las Tea Party izango dira, hain zuzen, protagonista.