Larunbatean, Ayoran
Euskal taldeek leku garrantzitsua beteko dute Gazpatxo Rock jaialdian
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
El Drogas, Kaotiko, Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band eta Huntza arituko dira Valentziako Ayora herrian otsailaren 24an.
Gazpatxo Rock jaialdiak euskal musika barreiatuko du Valentziako Ayora herrian zehar. Izan ere, hamahirugarren edizio honek hainbat euskal artista gonbidatu ditu. Hala, larunbatean, El Drogas, Kaotiko, Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band eta Huntza aterako dira Gazpatxo Rockeko agertokira.
Aipatu taldeak ez ezik, Narco, Green Valley, Trashtucada, Sons of Aguirre, Funkiwis eta Prozak Soup ere gonbidatu dituzte.
15:00etan irekiko dituzte ateak, eta handik gutxira ekingo diote kontzertu-saioari. Goizetik hasiko da, beraz, festa-giroa, baina luze joko dute kontzertuek gaueko ordu txikiak arte.