Oñati
Musika eta hausnarketa proposatu du Beratu jaialdiak bigarren astebururako
eitb.eus
Oñatiko jaialdiak emakumeek musikaren munduan betetzen duten papera aztertuko du ostiralean. Larunbatean berriz, gaur egungo musika ikuspegiaren egoera ikertuko dute.
Oñatiko Beratu jaialdiak bigarren asteburuari egingo dio aurre, zeinetan zuzeneko emanaldiek (besteak beste, Lukiek, Delorean eta Audience arituko dira) eta musikaren industriak bat egingo duten.
Ostiralean, 19:00etan, Musik fem hitzaldia hartuko du kultur etxeak. Lorea Argaratek (Las Tea Party), Ines Osinagak (Gose), La Basuk eta Amaia Ispizuak (Get In) hartuko dute parte bertan, zuzeneko musikan emakumeen duten papera hizpide.
Amaitzeko, Lukiek taldeak zuzenekoa eskainiko du gaztetxean, 22:00ak jota.
Ahotsenean elkartuko gara
Larunbatean, Ahotsenean elkartuko gara jardunaldien baitan, euskal musikaren ikuspegi berriari buruz hausnartuko dute hainbat musika eragilek, autogestioa, digitalizazioa eta belaunaldien arteko aldaketa ardatz hartuta.
Horretarako, "musikarien eta musika profesionalen" arteko topaketak egingo dituzte, baita berbaldiak, musika azoka eta kontzertuak ere: La Basu, Hiri Galduak, Morau eta Inun.
Delorean eta Audience
Larunbateko eskaintza Delorean eta Lumi taldeen Gaztelekuko zuzenekoak itxiko du.