Itxi

Abuztuaren 3tik 9ra

WAS, Doctor Deseo eta Glaukoma Gasteizko txosnetan izango dira, festak girotzen

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Leer en Castellano

Zartako-K, Cobra, Lendakaris Muertos, Koban eta Bad Sound System ere arituko dira abuztuaren 3tik 9ra Andre Maria Zuriaren jaietan.

Bi hilabete barru abiatuko dituzte Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak, eta antolatzaileak buru-belarri dabiltza dagoeneko Arabako hiriburuan egongo diren musika emanaldiak ixten. Oraindik ez dute iragarri zein egunetan izango den zuzeneko bakoitza, baina jakina da abuztuaren 3tik 9ra egingo dituztela kontzertu guztiak.

Zazpi egun horietan, denetariko musika entzungo da. Udalak ez du oraindik egitaraua aurkeztu, baina, besteak beste, Doctor Deseo, Glaukoma eta Libe igaroko dira txosnetatik.

 

 

Aipatutako taldeak ez ezik, Libe, Miss Boliviam IRA rap, Xavi Sarria, Bad Sound System, Penadas por la ley, Zartako-K, Atzenbla, Cobra, Lendakaris Muertos, Koban, Boot Boys, Entropia, WAS eta Duluth igoko dira oholtzara.

Disko-jartzaileek ere leku garrantzitsua beteko dute bertan, eta Hala Bedik, urteurrena aitzakia hartuta, egitarau berezia prestatuko du abuztuaren 6rako (oraindik zarratu gabe dago).