Abenduan
Komak hirugarren kontzertu bat iragarri du Iruñean
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Abenduaren 27ko kontzerturako oso sarrera gutxi geratzen dira, eta agortuta daude abenduaren 28ko emanaldirako guztiak. Hori dela eta, hirugarren data bat itxi dute Zentral aretoan.
Sei urteko atsedenaldiaren ostean, agertokietara itzuliko zela jakinarazi zuen Komak duela hilabete batzuk. Harrezkero, metal talde iruindarraren bueltak ikusmina piztu du jarraitzaileen artean, eta dagoeneko milaka sarrera saldu dituzte udazkenetik aurrera iragarri duten birarako.
Oraindik bost hilabete falta dira Bilboko kontzerturako eta sei hilabete Iruñean eskainiko duten emanaldirako. Bada, Bizkaiko zein Nafarroako hiriburuetan bigarren kontzertu bat iragarri behar izan zuten, lehendabizikoetarako sarrera guztiak agortu zirelako, eta Bilbon urriaren 31rako hirugarren hitzordu bat itxi ostean, Iruñean ere horixe bera egin berri dute.
Abenduaren 27ko kontzerturako oso sarrera gutxi geratzen dira, eta agortuta daude abenduaren 28ko emanaldirako sarrera guztiak. Hori dela eta, hirugarren data bat hitzartu dute Zentral aretoan.
Kontzertuak
Azaroak 2, Bilbo
Azaroak 3, Bilbo (sarrerak agortuta)
Azaroak 17, Madril
Azaroak 24, Zaragoza
Azaroak 30, Bartzelona
Abenduak 1, Valentzia
Abenduak 8, Santiago
Abenduak 27, Iruñea
Abenduak 28, Iruñea (sarrerak agortuta)
Abenduak 30, Iruñea