Kargatzen...
Itxi

Edukiera arazoak

Bertan behera gelditu dira Fermin Muguruzaren eta Belakoren Donostiako kontzertuak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Leer en Castellano

Joko eta Ikuskizunen araudiak erdira murriztu du J.A. Gasca kiroldegiarekin pistako edukiera. Hori horrela, ezinezkotzat jo dute kontzertuak bertan egitea.

Aspaldi iragarri zuten ekainaren 16an Donostiako J.A. Gasca kiroldegiak Belakoren eta Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Cultureren kontzertuak hartuko zituela, baina edukiera arazoak direla eta, bertan behera utzi dituzte bi emanaldiak.

 

Dirudienez, arautegi berriak murriztu egin du pistako edukiera. Hala, 682 lagunentzako tokia baimentzen du Joko eta Ikuskizunen araudiak, alegia, orain arte zeukan edukieraren erdia gutxi gorabehera. Horrenbestez, bideraezina da iragarrita zeuden zuzenekoak bertan egitea.

 

Hori jakinda, emanaldiak bertan behera uztea erabaki dute. Antolatzaileek iragarritakoaren arabera, sarrera erosita zeukatenek hurrengo egunetan jaso ahal izango dute dirua bueltan. Horretarako, sarrera erosi zuten lekura joan beharko dute.