Kargatzen...
Itxi

Uztailaren 25etik 29ra

Zea Mays, Willis Drummond eta Dj Bull, Baionako jai "alternatiboetan"

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gaur, uztailak 25, emango zaie hasiera Baionako Bestei. 2ZIO, Skabidean eta Raksax ere arituko dira Patxa Plazan uztailaren 25tik 29ra, Gazte Asanbladak antolatuta.

Gaur, uztailak 25, gaueko 22:00etan Baionako jaiei hasiera ofizialki emango zaien arren, egun osoan zehar festa giroa egongo da Lapurdiko hiriburuan. Uztailaren 29an amaituko dira jaiak eta tarte horretan ez da musikarik faltako.

Gazte Asanbladak hainbat kontzertu antolatu ditu Baionako Bestetarako. Zuzeneko guztiak Patxa Plazan eskainiko dituzte taldeek.

Uztailaren 26an, esaterako, Willis Drummond eta Dj Bull arduratuko dira giroa jartzeaz. Lehena 22:00etan igoko da oholtzara; eta bestea, 00:00ak aldera.

Uztailaren 27an, berriz, 2zio taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutako guztiek 22:00etatik aurrera. Honen ostean, Raksax taldearen txanda izango da.

Azken bi egunetan ere musikak bere tartea izango du. Uztailaren 28an Zea Mays eta Garilak 26 arituko dira. Bestalde, jaiei amaiera emateko, Skabidean aterako da agertokira uztailaren 29an, 18:00ak aldera.