Uztailaren 27tik 29ra
Mundaka Festival jaialdiak ordutegiak iragarri ditu
N.V. | eitb.eus
Larunbatean Bunbury igoko da agertokira gaueko 22:30etan. Biffy Clayro taldeak, berriz, euren kontzertua 22:45ean hasiko dute igandean.
Uztailaren 27, 28 eta 29an ospatuko den Mundaka Festivalak, parte hartuko duten taldeen emanaldien ordutegiak zein izango diren jakinarazi du.
Modu horretan, Copernicus Dreams talde kantauriarrak arratsaldeko 20:00etan emango dio hasiera uztailaren 27an jaialdiari. Horien ostean, Depedro (21:15), Fink (22:45), Vintage Trouble (00:15) eta !!! (02:00) taldeen kontzertuak entzuteko aukera izango duzu.
Larunbateko saioa ordu erdi lehenago hasiko da. Moonshakers taldea izango da Santa Katalinako eszenatokira igotzen lehena arratsaldeko 19:30etan. Behin emanaldi hori emaituta, Rayden (21:00), Bunbury (22:30), Belako (00:45), Revolta Permanent (02:45) eta Papaya (03:45) arituko dira.
Azkenik, Biffy Clayro eskoziarrak dira azken eguneko kartelburu, eta 22:45ean joko dute. Horiek baino lehenago arituko dira Confluence (19:00), Santero y los Muchachos (20:00) eta Atom Rhumba (21:10). Mundaka Festavalari amaiera emateaz Dj Optigan I arduratuko da.