Kontzertua
Arazo teknikoak, Berri Txarraken azken kontzerturako sarrerak erosteko
eitb.eus
Taldeak azaldu duenez, zerbitzariak gainezka egin du eta hori konpontzeko lanean ari dira.
Arazo teknikoak direla eta, ezinezkoa da Berri Txarrakek 2019ko azaroaren 23an Iruñean, Nafarroa Arena pabiloian, emango duen kontzerturako sarrerak erostea.
Taldeak ohar batean azaldu duenez, zerbitzariak gainezka egin du, eta hori konpontzeko lanean ari dira. Hirukotearen azken kontzerturako sarrerak gaur eguerdian jarri behar zituzten salgai.
Abenduaren 12an iragarri zuenaren arabera, hirukoteak "ziklo ahaztezin bat itxiko du" 2019an, 'Ikusi Arte Tour' izeneko bira luze bat egin ondoren, "etenaldi mugagabea" egingo duelako.