Agur-bira
Agortu egin dira Berri Txarrakek Iruñean emango duen bigarren kontzerturako sarrerak
Itziar Urdapilleta | Eitb.eus
Azaroaren 23ko emanaldirako sarrerak agortuta, hirukoteak jakinarazi du bigarren kontzertu bat eskainiko dutela bezperan, azaroaren 22an.
Ordu gutxitan agortu dira Berri Txarrakek Nafarroa Arenan emango duen bigarren kontzerturako sarrerak. Azaroaren 23ko emanaldirako sarrerak agortuta, hirukoteak jakinarazi du bigarren kontzertu bat eskainiko dutela bezperan, azaroaren 22an.
Hirukoteak sare sozialen bidez atzo azaldu duenez, Interneteko wegow atarian eta Euskal Herriko hainbat saltokitan ipini dituzte salgai.
'Ikusi Arte Tour'
Berri Txarrak taldeak joan den abenduaren 12an iragarri zuen bere ibilbidearen amaiera, eta agur esateko 2019an 'Ikusi Arte Tour' izeneko bira luzea egingo duela jakinarazi zuen.